Bihar, nire herriko eskolan irteera bat egingo dute haur hezkuntzako azken zikloko ikasleak. Helmuga: Guggenheim. Horrek gauza interesgarri bat ekarri dit burura.
Azken aldi honetan, marrazketari buruz idatzi dut. Baina benetan, ez dizuet hitzegin pinturarekin harremantean jartzen direnean zer gertatzen zaienari buruz.
Haurra paperaren aurrean jartzen denean, irudimena lanean hasten da, eta emozioek bat egiten dute lanarekin. Ingurunetik urruntzen da eta barne-munduarekin harremanetan jartzen da. Bestela esanda: pintura eta nia errealitate bihurtzen dira.
Gauzak horrela, gure igurikapen negatibo eta "karratuekin" haurraren sormena mugatzen dugu, eta prozesu hau sailtzen dugu... Utziegu umeei haien barneko kexkak, nahiak, beharrak, beldurrak eta desirak pinturaren bidez adierazten, hori baita benetako ADIERAZPEN GRAFIKOA HAUR HEZKUNTZAN.
2012/09/30
2012/09/19
Haur marrazketaren bilakaera
Hona hemen haur marrazketaren bilakaerari buruzko bideo interesgarri bat. Barkatu gazteleraz egoteagatik. Bideoa ikustean arazoren bat sortzen bazaizue, jo ezazue behean dagoen linkari.
http://www.youtube.com/watch?v=MQoCuXkhfrk
http://www.youtube.com/watch?v=MQoCuXkhfrk
ADIERAZPEN GRAFIKOA HAUR HEZKUNTZAN
Egun, Haur Hezkuntzako adituek garrantzia ematen diote hezkuntza prozesuetako atal jakin batzuei; hala nola: didaktika, pedagogia... Behin eta berriz gai hauen inportantzia azpimarratuz.
Baina egia esan, benetakoak, praktikoak eta haurrentzako esanguratsuak diren gaiak aldera usten dituzte. Hori ekiditzeko asmoz blog hau sortu da. Hain zuzen ere haurren adierazpen grafikoari buruz hitz egingo duena.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)