Mostrando entradas con la etiqueta jarduera. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta jarduera. Mostrar todas las entradas

2012/11/15

Marrazketatik aparte... IV

Gaur, " Marrazketatik aparte"... segidari bukaera emango diot, sarrera honen bidez, espero dut zuen gustokoa izatea. Datorren astean segida berri bat hasiko dut, adi egon zuen adierezpenerako eduki iturriari, nire blogari. Hona hemen azkenengo "marrazkietatik aparte..."

ERAIKUNTZAK Batik bat inguruneko materialak eta birzikla daitezkeen materialak erabiltzen dira; horrenbestez teknika hau merkea eta eskura erraza da. Haurren kontzientzia garatzeaz gainera, irudimena garatzeko aukera ezin hobea eskaintzan digute mota hauek. 


JARDUERA Marakak

- Materiala Birziklatzeko plastikozko yogurtak, arroza edo dilistak
- Garapena Plastikozko yogurtak hartuko ditugu (zirrikitu gabekoak dira aproposenak) Haziak sartu eta apaindu nahi dugun moduan

2012/11/04

Marrazketatik aparte... III

"Marrazketatik aparte..." segidarekin jarraituz...

COLLAGEA: Collagean hainbat material erabiliko ditugu elkarrekin nahasita, besteak beste, egunkariak, aldizkariak, hainbat motatako eta koloretako paperak, argazki zatiak, oihalak.... Nahi ditugun elementuak hartu eta plano batean jarriko ditugu, eta irudimenezko konpozazioa sortuko dugu.

Hauek dira  collage mota arruntenak:

- Paperez eta kartoi mehez egindakoa
- Material gorpuzdunez eginiko collagea (egur zatiak, markoak,oihalak, hariak, sokak, metalak, bestelako objektuak...)



JARDUERA Collagea

- Materiala Lekeda, paper-orri handi bat, natirako eta inguruneko elementuak
- Garapena 3-4 laguneko taldeak egingo ditugu. Naturako elementuak eta inguruneko elementuak bildu, eta konposizio irudimentsua sortuko dugu talde-lanean


2012/10/31

Marrazketatik aparte... II

Pasaden asteakoaren ildotik...

PAPERA: Haurraren garapena eta adina kontuan izanda, lehenengo, teknikak eskuekin landuko ditugu, eta ondoren, baliabideak edo tresnak behar dituzten teknikak landuko ditugu.

TEKNIKAK: zimurtzea, urratzea eta tolestea alde batetik, eta itsastea, zulatzea, igurztea eta moztea bestetik.




JARDUERA Zimurtzea


- Materiala: Folioak margoak
- Garapena: Paperarekin pilota bat egingo dugu; gero pilota ireki, eta behin eta berriz errepikatuko dugu, modu honetan papera leun dagoenean, zimurrengainetik margoztuko dugu irudi ezberdinak sortzeko.

2012/10/27

Marrazketatik aparte...

Marrazketatik aparte, beste ariketa mota batzuk landu daitezke haur hezkuntzako gela batean. Aste honetatik aurrera "Marrazketatik aparte..." segida martxan jarriko dut. 

Aste bakoitzeko, sarrera baten bidez, marrazketatik aparte dauden jarduera motak azalduko ditut. Era berean, jarduera bat luzatuko dizuet, etorkizunerako baliogarri izateko edo, ahal duzuenontzat, oraintxe erabiltzeko.

MODELATZEA: Formak aurkitzeko edo sortzeko aukerak ematen dizkigu; zabaleran, altueran eta sakontasunean, hau da, hiru dimentsiotan egiten da lan. Teknika honetan, bolumena lantzen dugu batik bat.

Materialak honakoak izan daitezke: Buztina, Plastilina, ur-ahia, ogi-mamia, gatz-orea, paper-orea, igeltsua.




JARDUERA Orearekin ikertzea

- Materiala Ura, irina, gatza, papera, lekeda zuria, ogia, klera hutsa, pintzela, papereztatzeko lekeda, pintzela...
- Garapena 3 laguneko taldeak egingo dira. Talde bakoitzak ore mota bat egingo du: ur-ahia, ogi-mamia... Orearekin ikertuko dute, eta ateratako ondorioak talde osoaren aurrean azalduko ditugu.
- Egindako orearekin talde bakoitzak jarduera bana dinamizatuko du.