2012/10/27

Marrazketatik aparte...

Marrazketatik aparte, beste ariketa mota batzuk landu daitezke haur hezkuntzako gela batean. Aste honetatik aurrera "Marrazketatik aparte..." segida martxan jarriko dut. 

Aste bakoitzeko, sarrera baten bidez, marrazketatik aparte dauden jarduera motak azalduko ditut. Era berean, jarduera bat luzatuko dizuet, etorkizunerako baliogarri izateko edo, ahal duzuenontzat, oraintxe erabiltzeko.

MODELATZEA: Formak aurkitzeko edo sortzeko aukerak ematen dizkigu; zabaleran, altueran eta sakontasunean, hau da, hiru dimentsiotan egiten da lan. Teknika honetan, bolumena lantzen dugu batik bat.

Materialak honakoak izan daitezke: Buztina, Plastilina, ur-ahia, ogi-mamia, gatz-orea, paper-orea, igeltsua.




JARDUERA Orearekin ikertzea

- Materiala Ura, irina, gatza, papera, lekeda zuria, ogia, klera hutsa, pintzela, papereztatzeko lekeda, pintzela...
- Garapena 3 laguneko taldeak egingo dira. Talde bakoitzak ore mota bat egingo du: ur-ahia, ogi-mamia... Orearekin ikertuko dute, eta ateratako ondorioak talde osoaren aurrean azalduko ditugu.
- Egindako orearekin talde bakoitzak jarduera bana dinamizatuko du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario