2012/10/31

Marrazketatik aparte... II

Pasaden asteakoaren ildotik...

PAPERA: Haurraren garapena eta adina kontuan izanda, lehenengo, teknikak eskuekin landuko ditugu, eta ondoren, baliabideak edo tresnak behar dituzten teknikak landuko ditugu.

TEKNIKAK: zimurtzea, urratzea eta tolestea alde batetik, eta itsastea, zulatzea, igurztea eta moztea bestetik.




JARDUERA Zimurtzea


- Materiala: Folioak margoak
- Garapena: Paperarekin pilota bat egingo dugu; gero pilota ireki, eta behin eta berriz errepikatuko dugu, modu honetan papera leun dagoenean, zimurrengainetik margoztuko dugu irudi ezberdinak sortzeko.

Haur marrazkiak II

Pasaden hilean egindako sarrerari jarraipen bat emateko asmoz, hemen usten dizkizuet marrazki gehiago.
Orain, adierazpen etapei jarraituz, saiatu zaitezte hauek klasifikatzen, aurrera!



2012/10/27

Marrazketatik aparte...

Marrazketatik aparte, beste ariketa mota batzuk landu daitezke haur hezkuntzako gela batean. Aste honetatik aurrera "Marrazketatik aparte..." segida martxan jarriko dut. 

Aste bakoitzeko, sarrera baten bidez, marrazketatik aparte dauden jarduera motak azalduko ditut. Era berean, jarduera bat luzatuko dizuet, etorkizunerako baliogarri izateko edo, ahal duzuenontzat, oraintxe erabiltzeko.

MODELATZEA: Formak aurkitzeko edo sortzeko aukerak ematen dizkigu; zabaleran, altueran eta sakontasunean, hau da, hiru dimentsiotan egiten da lan. Teknika honetan, bolumena lantzen dugu batik bat.

Materialak honakoak izan daitezke: Buztina, Plastilina, ur-ahia, ogi-mamia, gatz-orea, paper-orea, igeltsua.




JARDUERA Orearekin ikertzea

- Materiala Ura, irina, gatza, papera, lekeda zuria, ogia, klera hutsa, pintzela, papereztatzeko lekeda, pintzela...
- Garapena 3 laguneko taldeak egingo dira. Talde bakoitzak ore mota bat egingo du: ur-ahia, ogi-mamia... Orearekin ikertuko dute, eta ateratako ondorioak talde osoaren aurrean azalduko ditugu.
- Egindako orearekin talde bakoitzak jarduera bana dinamizatuko du.


2012/10/24

ADIERAZPEN MOTAK eta ADIBIDEAK (Pintura)


Hiru mota nagusi daude adierazpen motei buruz hitzegiten dugunean. Hauei jarraituz, eta etapak gaindituz haur hezkuntzako haurrak adierazteko era hauetatik igarotzen dira:

Figuratiboa: ikusten ditugun formak ezagutzen ditugunean, irudia den bezala ( edo antzekoa) agertzen zaigu.

(4 urte)

Abstraktua: irudia ezezaguna egiten zaigu, aldatuta dagoelako edo identifika ezina dugunean.

(4 urte)

Komunikatiboa: hitzik esan gabe esan nahi handiko mezuak bidaltzen ditugu etengabe, gure eskuek, aurpegiak, egoteko era... mezu zuzen bat bidaltzen digute. Irudiak zerbait komunikatzen duenean da.


(5 urte)




2012/10/17

Blogaz kanpoko baliabideak

Kaixo blog jarraitzaileak!

IKTko taldeko lana aurrera eramateko, Ordu txikitan taldeko partaideok, plataforma informatikoetaz baliatuko gara gure ebaluazio eta jarraipen lana burutzeko.

Hori dela eta, facebook eta Blog bat erabiliko dugu.

Badakit, gai hau ez daukala zerikusirik AGHHekin, baina uste dut interesgarria dela 2. mailako HH 32ko taldeak jorratzen dituen gaien berri izatea.


2012/10/10

NANOFRUITS, IKTak HHn

Zure inguruan 3-7 urteko haur bat dago? Iritsi dira IKTak haurren adierazpen grafikoetara. Honako honetan zuentzako berri hau: Aplikazio bat tabletetarako.

NANOFRUITS



Aisialdian zein klase orduetan lantzeko ariketak eta jarduerak planteatzen dira "app"honetan, haurren gaitasun kognitiboak martxan jartzeko eta sormenari ekiteko.

Akats gutxi badituen arren, hauen arteko garrantzitsuena hizkuntza da. Beste gauza interesgarri batzuek bezala, euskaraz disfrutatzeko aukera ez digute eman.

Honetan interesa badaukazue, eskuragarri daukazue App Storen, hala ere, kontuan izan, bakarrik tablet-etan erabili ahal duzuela.

2012/10/02

MALAGUZZI

Atzo gauean, beti bezala, internetetik kuxkuxeatzen nenbilela, MALAGUZZI adituaren hitz interesgarri batzuk topatu nituen, eta AGHH zerikusi zuzena izatearren hemendik luzatzeko aukera ideia bikaina iruditu zitzaidan. Hona hemen bere hitzak:

Nire ustez, haurrak plazer ezberdinak lor ditzake bere adierazpen grafikoa garatzerakoan, plazer hauek batera ager daitezke ala ez. Honela definitzen ditut:


Plazer higierazle eta kinestesikoa
Ikus plazera
Ukimenezko eeta entzumenezko plazera
Plazer erritmiko eta denborazkoa
Plazer kognozistiboa
Menderaketa espazialaren plazerra
Adeketa espazialearena
Errepikapenarena
Bere buruari dagokiona
Ludikoa
Emoziozkoa
Plazer konstruktibista
Erlaziozkoa
Fabulatzekoa
Sinbolikoa
Estetikoa
Komunikatiboa
Identitatearena

Badirudi, inkonszienteki, haurrak hauek helburu izanda grafikoki adierazten duela, gezurra badirudi ere, horrelako atal sakonak lantzen ditu adierazpen grafikoak, edo behintzat hori esaten du MALAGUZZI